domingo, 7 de junio de 2009

VIVALDI

Antonio Lucio Vivaldi Venezian jaio zen 1678ko martxoaren 4an eta 1741eko uztailaren 28an hil zen Vienan 63 urterekin.
Musikagile veneziarra zen, biolinjolea eta musika barrokoko konpositorea.
Teologia ikasi zuen eta 25 urterekin apaiztu zen. La Pieta izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina bertako arduradunek laster musika irakasteko proposatu zioten. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera honetan. Bertan musika gogoz ikasi zuten neskatoak Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren konposizioak.
Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu hauetatik, gaur egun, Lau urtaroak izenekoa baino ez du jende xeheak ezagutzen, baina besteak ere ez dira batere txarrak.
Vivaldi gustokoa baduzue, entzun dezakezue neguko urtaroa.

miércoles, 20 de mayo de 2009

CARL ORFF

Munichen jaio 1895eko uztailaren 10ean eta Munichen 1982ko martxoaren 29an hil zen.
Neoklasizismo musikalaren konpositore alemana izan zen eta Igor Stravinskyren pausuak jarraitu zituen. 5 urterekin pianoren formakuntzarekin hasi zen eta 1911n konposatu zituen bere lehenengo 50 liederrak. 1915. urtean Münchner Kammerspiele antzokiaren orkestrako zuzendaria izan zen eta hiru urte geroago Mannheim eta Darmstadten.
Ospetsua egin zen konpositore bezala 1937an Carmina Buranarekin. Behean klikatu dezakezue lan bikaina entzuteko eta gosatzeko.

jueves, 7 de mayo de 2009

AIDA


Verdi gustokoa baduzue, ikus dezakezue dantzari batzuk eta entzun opera garrantzitsuenetarikoa: Aida.
Suezeko kanalaren inauguraziorako konposatua, eta el Cairoko Opera antzokian estreinatua 1871ren abenduak 24an.

miércoles, 6 de mayo de 2009

Verdiren historia

Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, 1813ko urriaren 10Milan, 1901eko urtarrilaren 27) musikagile italiarra izan zen, Erromantizismoaren garaikoa, opera landu zuena batik bat.
Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il Trovadore edo La Traviata bezalako opera ospetsuak.
Bestela, Macbeth eta Otello William Shakespearek idatzitako lanak musikatu zituen.
Politikoki, "Risorgimento" edo Italiako batasuna sortzeko pertsona garrantzitsutzat jo izan dute. Ezaguna da "Viva VERDI" leloa, "Vittorio Emanuele Re D'Italia" erregearen alde egiteko erabiltzen zutena. Izan ere, garai hartan Austrohungariar Inperioak bereganatuta zituen lurralde haiek.

lunes, 4 de mayo de 2009

Hurrengo kontzertuak

Maiatzak 9, larunbata
Kontzertua Familian: Zelako orkestra
AURKEZPENA Lekua:Euskalduna Jauregia, A1 AretoaOrdua: 12:30, PublikoariSalmenta8 urtetatik aurrera gomendatua.*Edukiera 600Gaztelaniaz
PROGRAMA Pedro y el LoboTxotxongiloen Per-Poc TaldeaS. ProkofievMusikaBilbao Orkestra SinfonikoaIker Sánchez, zuzendaria
Maiatzak 14, Osteguna eta maiatzak 15, Ostirala
BOS DENBORALDIA 14
AURKEZPENA Mendelssohnen jaiotzaren bigarren mendeurrenean, Akiko Suwanaik biolinerako kontzertu ezagunaren bertsioa eskainiko du. Elgarrek, beti ere leial, “hildako Maiestateari, Eduardo VII.a Erregeari” eskaini zion bere bigarren sinfonia, ezin izan zuelako amaitu hura hil baino lehen. Eta, era berean, beti misteriotsu, Shelley aipatu zuen partituran: “nekez etortzen zara, gozamenaren espiritua”.
PROGRAMA F. Mendelssohn: Concierto para violín en Mi menor, op. 64 (27’)E. Elgar: Sinfonía nº 2 en Mi bemol mayor, op. 63 (54’)
Akiko Suwanai, violinean eta Paul Mann, zuzendaria
Maiatzak 18, Astelehena
BOS GANBERA-DENBORALDIA 9
PROGRAMA H. Brodman: Grettings to HermannS. Fink: Laura suaveM. Ford: Battle StationsS. León: Aires rítmicosN. Rosaura: Cenas brasileirasR. Meyer: Tocata without instrumentsF. Tull: SonatinaCuarteto de percusión BOSW. Kraft: NonetoGrupo de metales BOS
Maiatzak 21, Osteguna eta maiatzak 22, Ostirala
BOS DENBORALDIA 15
AURKEZPENA Egitarau erromantikoa Ros Marbá ospetsuaren batutarako. Asier Polok bere kontzertu gogokoenetako batekin bisitatuko gaitu azkenean; zalantzarik gabe, XIX. mendeko errepertorioko garrantzitsuena da instrumentu honetarako. Eta Johannes Brahmsen sinfonismo helduaren beste adibide bat; egile horrek sentimendu erromantiko sutsua sartzen du forma klasiko-klasikoetan.
PROGRAMA A. Dvorák: Concierto para violonchelo y orquesta en Si menor, op. 104(40’)J. Brahms: Sinfonia nº 2 en Re mayor, op. 73 (40’)
Asier Polo, violoncheloan eta Antoni Ros Marbá, zuzendaria
Maiatzak 25, Astelehena
BOS GANBERA-DENBORALDIA 10Grandes Solistas con la BOS
PROGRAMA F. Schubert: Quinteto de cuerda en Do mayor, D. 956
Asier Polo, violoncheloan eta BOS-eko laukotea
Maiatza 28, Osteguna eta maiatzak 29, Ostirala
BOS DENBORALDIA 16
AURKEZPENA Beharbada, denboraldiko egitarau original eta harrigarriena. Alde batetik, Fazil Say piano-jole eta musikagile turkiarraren nortasun artistiko bereziagatik eta errepertorioko kontzertuetara hurbiltzeko era berriagatik. Bestetik, erritmo iberoamerikarrez (Venezuela, Mexiko eta Kolonbiakoak) betetako bigarren zatiagatik; errepertorio erakargarria izango da, nahiz eta ez den askotan aurkeztu gure kontzertu aretoetan. Hori guztia, Alejandro Posada zuzendari kolonbiarraren zuzendaritzapean.
PROGRAMA C. Satué: Líneas de fuerza (Ganadora del III Concurso de la AEOS)(15’)M. Ravel: Concierto en Sol para piano y orquesta (21’) Evencio Castellanos: Santa Cruz de Pacairigua (16’)S. Revueltas: Sensemayá (6’)Lucho Bermudez: Suite Calamarí (8’)
Fazil Say, pianoan eta Alejandro Posada, zuzendaria

Kontzertu guztiak Euskalduna jauregian izango dira.

jueves, 30 de abril de 2009

Perkusiozko musika-tresnak

Instrumentu hauetan, soinua tresnaren gorputz solidoa kolpatzean sortzen da. Izan ere, kolpearekin tresnak bibratu egiten du, eta, beraz, soinua ateratzen du. Familia honetako musika-tresnek tinbre-mota asko dituzte eta beste instrumentu batzuei laguntzeko oso baliagarriak dira.
Kolpeak eskuila metalikoekin, zurezko makilekin edo eskuekin ere ematen dira.
Bi eratakoak dira:
-Soinu zehatzeko perkusiozko instrumentuak: hainbat nota jotzen dute, eta gehien erabiltzen dena tinbala da. Tinbalak pedala izan dezake afinatzeko. Beste instrumentu batzuk ere badaude: kariloia, xilofonoa eta metalofonoa.
-Soinu zehaztugabeko perkusiozko instrumentuak: ez dute nota zehatzik jotzen. Soinua ateratzen dute, besterik gabe. Talde honetako tresnen artean ditugu, besteak beste, danborra, dunbala, platerak eta triangelua.
Musika-tresna hauen soinuak emozioa eta dramatismoa gehitzen dizkio edozein piezari. Orkestratan edo bandatan jotzen dira, bakarrik jotzeko konposizio gutxi baitaude.

Kordazko musika-tresnak

Instrumentu hauetan soinua ez du haizeak sortzen. Soinua hari batek edo gehiagok sortzen dute bibratzen ari direnean. Zenbait teknika daude soinua sortzeko.
Era desberdinak daude instrumentu hauek jotzeko.
Arkuarekin jotzen direnak: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua. Instrumentu horiek guztiak arku batekin jotzen dira eta bakoitzaren arkua desberdina da. Biolinaren arkua luzea eta mehea da; kontrabaxuarena, aldiz, motza eta lodia.
Zarraztatuz jotzen direnak: soinua hariak pultsatzen direnean sortzen da. Hatzekin edo plektro batekin egin daiteke hori. Hari bakoitzak soinu desberdina egiten du pultsatzen denean. Gogora itzazu arpa, gitarra, mandolina edo lautea.
Pultsatuz jotzen direnak: hariak kolpatuz soinua ateratzen duen harizko instrumenturik garrantzitsuena pianoa da. Horrela, pianoko teklek mailu txiki batzuen bidez pianoaren barruan dauden hari metalikoak kolpatzen dituzte.

Haizezko musika-tresnak

Orkestra batean ezinbestekoak dira haizezko instrumentuak.
Instrumentu hauek egiten duten soinua haizeak hodian sortzen duen bibrazioarengatik sortzen da. Haize-zutabeak bibra dezan lortzeko moduaren arabera desberdinak dira instrumentu hauek. Haizezko instrumentuak honako taldeetan bereizten dira:

-Zurezko haize-instrumentuak: izenak adierazten duen bezala, talde honetako instrumentu gehienak zurez eginda daude (gehienak diogu, gaur egun batzuk metalez egiten baitira). Zuloak dituen hodi bat dute, eta zulo horiek hatzekin edo giltza batzuekin tapatu behar dira soinuak ateratzeko. Tresna hauek xafla oso fin bat dute barruan, eta putz egitean, xafla horrek hormaren aurka bibratu eta soinua ateratzen du.
-Ahoko-mota bat baino gehiago eduki dezakete eta horregatik sortzen dituzte soinu desberdinak. Honakoak bereizten ditugu:
Alaka-ahokoa: zeharkako txirula eta txirula eztia.
Mihi bakuneko ahokoa: klarinetea.
Mihi bikoitzeko ahokoa: fagot eta oboea.

Familia honetako musika-tresnak osatzen dutenak honako hauek dira: saxofoia, xirula gozoa, zeharkako xirula, piccoloa, korno ingelesa, oboea, klarinetea, klarinete baxua, fagota eta kontrafagota.

Konpositore ospetsuak

Musika klasikoaren konpositore ospetsuenetariko batzuk aipatuko ditut eta haien obra garrantzitsuenetakoak.
XVII. mendean Antonio Vivaldi (1678-1741) "Lau urtaroak" eta Johann Sebastian Bach (1685-1750) "Matthäuspassion" eta "Brandeburgoko kontzertua" aipa ditzakegu.
XVIII. mendean Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791) "Réquiem" eta Ludwig Van Beethoven (1770-1827) "Bederatzigarren Sinfonia".
XIX. mendean Gioacchino Rossini (1792-1868) " Sevillako gizargina" eta "Guillermo Tell". Franz Schubert (1797-1828) "Heriotza eta dontzeila", Robert Schumann (1810-1856) "Op. 16 Kreisleriana", Richard Wagner (1813-1883) " Valquiria", Giuseppe Verdi (1813-1901) "Macbeth", "Traviata","Nabucco" eta "Aida" eta mende honekin amaitzeko Johann Straus (1825-1899) "Danubio Urdina". Piotr Ilich Tchaikovsky (1840-1893) "Romeo eta Julieta" eta "Zisneen lakua".
Azkenik, XX. mendean Igor Stravinsky (1882-1971) "Petrushka" eta Carl Orff (1895-1982) "Carmina Burana" ditugu.

ORKESTRAKO MUSIKA-TRESNAK

Orkestra batean musika-tresnek hainbat familia osatzen dituzte: haizezko, harizko eta perkusiozko instrumentuen familiak.


miércoles, 29 de abril de 2009

Tchaikovsky


Tchaikovsky musikagile errusiarra izan zen, erromantizismo garaikoa. Baleterako egindako lanak dira bere konposizio ezagunenak. Zisneen lakua, Loti ederra eta Kraskagailua.
Halaber, opera, orkestrarako musika eta 7 sinfonia landu zituen.
Tchaikovsky gustoko baduzue, bideo honetan ikus dezakezue bere konposizio ezagunetarikoa. Balet baten errepresentazioa zisneen lakuaena.

Bestelako ekintzak

Musika klasikoa ikusi nahi badugu topa dezakegu Euskalduna Jauregian eta baita ere Arriagan. Batez ere Bilboko Orkestra Sinfonikoa(BOS) eta Eusadiko Orkestra Sinfonikoa(OSE). Aipatu beharra dago beste ekintza batzuk topa ditzakegula. Esaterako dantza, opera, opera txiki, antzerkia, musikala, zarzuela, haur programazioa, musika modernoa eta musika moderno-etnikoa.

Aranjuez kontzertua


Konposizio musikala gitarra eta orkestrarako konposatu zuen Joaquin Rodrigok. Izena datorkio Aranjuezeko jauregi errealentzarako egina dagoelako. Hiru zatitan bananduta dago: Allegro con spirito, Adagio eta Allegro gentile.
Parisen 1939 urte hasieran idatzita, Espainiako Guda Zibilaren amaierako etapan eta Bigarren Guda Zibila hasiberria.
Esan beharra dago guda osteko lehengotariko konpositore espainola izan zela.
Hona hemen Aranjuezeko kontzertua. Disfruta dezazuten musika eta paisaiarekin.

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehenengo kontzertua, Arriaga antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean.
Sortu zenetik, honakoak izan ziren orkestraren zuzendari titularrak: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden ,Theo Alcántara eta Juanjo Mena. 2008ko uztailaz geroztik Günter Neuhold da orkestraren zuzendari titular eta artistikoa.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren egoitza,Federico Soriano eta Dolores Palaciosek sortu zuten eta eraikitze-lanetan dagoen ontzi baten antza eman nahi izan zioten. Ontzia, Euskalduna ontziola egon zen dike batetik azalerazten da. Hau da, Euskalduna ontziola zaharrean eraikitako azken ontziaren sinboloa da, hiriaren erdialdean kokatua.1999ko otsailean inauguratu zen eta harrezkero, Orkestraren egoitza da.
Arkitektu espainiarrek egindako lan garaikide garrantzitsuenetakotzat saritua, Euskalduna ontziola zaharrean BOSen denboraldi sinfonikoko kontzertuak hartzen dituen auditorioak 2164 eserleku ditu, eta esan beharra dago akustika bikaina duela eta berebiziko organoa ere.
BOSen jarduerak zale ugarien laguntzari eta Babesleen -Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala- ekarpenei esker garatzen dira.

jueves, 23 de abril de 2009

Mike Oldfield eta euskadiko orkestra sinfonikoa

Orkestra sinfonikoari buruz izango denez,Mike Oldfield eta euskadiko orkestra sinfonikoaren bideo bat ikus dezakezue. Espero dut gustokoa izatea.
Ondo izan.