Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, 1813ko urriaren 10 – Milan, 1901eko urtarrilaren 27) musikagile italiarra izan zen, Erromantizismoaren garaikoa, opera landu zuena batik bat.
Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il Trovadore edo La Traviata bezalako opera ospetsuak.
Bestela, Macbeth eta Otello William Shakespearek idatzitako lanak musikatu zituen.
Politikoki, "Risorgimento" edo Italiako batasuna sortzeko pertsona garrantzitsutzat jo izan dute. Ezaguna da "Viva VERDI" leloa, "Vittorio Emanuele Re D'Italia" erregearen alde egiteko erabiltzen zutena. Izan ere, garai hartan Austrohungariar Inperioak bereganatuta zituen lurralde haiek.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)


No hay comentarios:
Publicar un comentario